gernika.palestina@gmail.com

GERNIKA PALESTINA

Gernika-Palestina deialdi herritarra 2023ko urrian Euskal Herrian jaio den ekimena da. Israel eta Palestinaren arteko gatazkan emandako azken gertaerek sortutako arduratik. Geroztik, eta bereziki Gazan, Israelgo estatuak palestinarren aurkako genozidio saiakeraren aurrean jarri du mundua. Milaka herritarren heriotzak probokatuz. Nagusiki haurrak. Baina ez hori bakarrik; baita miloi bat desplazatu, giza hondamendia, eta nazioarteko legediaren aurkako jardun iraunkorra ere.

Gernikako bonbardaketaren herria gara, eta lehen eskutik ezagutzen ditugu suntsipenaren ondorioak. Gernika berririk ez ohiukatzeko beharra dugu, beraz, euskal herritarrok. Ezin dugu holakorik onartu.

Sarraski honen aurrean ezin dugu ixilik egon, ezin besoak gurutzaturik geratu. Beste ezeren gainetik, gaur eta hemen premiazkoa da ondorio latzak izaten ari den eskalada belikoa gelditzea eta bake eta itxaropen etorkizuna eskaintzea.

EKIMEN NAGUSIAK

Euskal Selekzioa – Palestina partida

Azaroak 15 - Bilbo

Gernika-Palestina, Gure esku eta Gu ere bai elkarteak, elkartasun martxa antolatu genuen “Herri libreak. Genozidioa Stop!” lemapean.

Palestinarekin BAT. Konpromiso BAT

Azaroak 8 - Miramar Jauregia

Azaroaren 8an Donostiako MIramar Jauregian Gernika-Palestina deialdi herritarrak ekitaldia egin du hainbat eragile sozial, politiko, sindikal, kultural, akademiko, kirol eta instituzionalekin. Bertan “Palestinarekin bat. Konpromiso bat” agiria aurkeztu dugu.

Burrunbadak

Irailak 5 eta Urriak 15

Irailaren 5ean 140 herritan burrunbadak egin genituen eta orotara 35.000 lagun mobilizatu ginen. Aldiz urriaren 15ean, sindikatuek deitutako lanuzte orokorraren baitan 180 herritan ekimena buruta zen eta 50.000 lagun mobilizatu ginen.

Hil-maindireen giza irudia

Ekainak 1

Ekainaren 1ean Donostiako Alderdi Ederren hil maindireen giza irudia egin dugu milaka herritarrekin batera. Tartean alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialetako ordezkariekin batera.

Palestinako lurraren eguna

Apirilak 8

130 herri baino gehiagotan mobilizatu gara apirilaren 8an “Lurra. Justizia. Bakea. Genozidio STOP” lelopean.

Manifestazio nazionala

Martxoak 22

Martxoaren 22an, urgentziazko manifestazio nazionala deitu genuen Donostian. Milaka euskal herritarrek bat egin zuten mobilizazioarekin.

Nazioarteko jardunaldi juridikoak

Azaroak 16 eta 18

European Association of Lawyers for Democracy and World Human Rights juristen sare bat da eta Gernika-Palestina deialdi herritarra eta Yala Nafarroa Palestinarekin elkarlanean nazioarteko jardunaldi juridikoak antolatu genituen Bilbon, Gernikan, eta Iruñean.

Urte bateko kronika

Bideoa

Gernika-Palestina 2023ko urrian emaniko gertaeren haritik euskal jendartean sortutako arduratik jaio zen. Geroztik, urte batean, Palestinako herriak pairatzen duen genozidioa salatu, su etena aldarrikatu, eta Palestinako herriaren eskubideen aitortzarako elkartasun sare anitza ehundu du.

Ikusi bideoa

Genozidioa STOP!

Bilbo eta Iruñea 2024-06-08

Gernika-Palestinak eta Yala Nafarroak elkarlanean, Genozidio amaitzeko eta Europar Batasuna ez dadin konplizea izan ozen aldarrikatu dugu milaka lagunen mobilizazioarekin.

SOS Rafah mobilizazioak

Herri eta hirietan 2024-05-11

6000 lagunetik gora mobilizatu ditugu #SOSRafah 60 mobilizaziotan.

AGERRALDIA GERNIKAN

Gernika 2024-04-27

Data sinbolikoa aukeratu da Palestinak pairatzen duen genozidioa bertan behera uzteko eskaera errepikatzeko. Ekitaldian 300 herritarrek hartu dute parte eta eragile sozial, sindikal eta politikoen ordezkaritza zabala presente egon da.

ELKARTASUN AKTIBOKO ASTEA

2024-03-03

Bilboko Guggenheim-ean ekimen komunikatibo deigarria egin dugu 400 lagunek: 5 solidariok museoko eraikinera igo dira eta bi pankarta zabaldu dituzte.

GIZA MOSAIKO

Gernika 2023-12-08

Milaka pertsonek giza mosaiko bat osatu zuten, Palestinako bandera eta Picassoren Guernicaren irudia osatuz. Ekitaldi bat ere izan zen, kultur eragileen eta ekintzaileen parte-hartzearekin.

KONTZENTRAZIOAK

Herri eta hirietan 2023-11-07

Milaka herritar bildu ziren herrialdeko 144 herri eta hiritan Palestinari elkartasuna adierazteko, Israel egiten ari den genozidioaren amaieragatik eta konponbide politiko justu eta demokratikoagatik.

MANIFESTAZIO NAZIONALA

Donostia 2023-10-21

30.000 pertsona bildu ziren Palestinari elkartasuna adierazteko egin zen lehen manifestazio handian, Donostian urteetan egin den manifestazio handienetako batean.